Sarriguren

2007. urtean inauguratu zen, eta askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu. Erlaxa zaitez bainuetxean eta osa ezazu esperientzia Beauty & Spa Sarrigurenek eskaintzen dituen zerbitzuekin. Ikasi igeri egiten, jokatu padelean, tenisean, futbolean, egin ezazu kirola gure monitoreekin, sasoian mantenduko zaituzte eta osasuna zaintzen lagunduko dizute gidatutako klaseetan. Gure bete-beteko muskulazio-gelan entrena zaitez. Goza ezazu udaz kanpoko igerilekuetan berdegune zabalez inguratutako txirristekin eta jolas desberdinekin …

 IGERILEKUA

25 m x 12,5 m-ko eta 6 kaleko igeri egiteko igerileku bat. Uraren tenperatura 27 eta 28ºC artekoa da. Gehienezko sakonera: 1,75 m eta minimoa 1,50 m. Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide-aulkia dago.

12,5 m x 7 m-ko ikasteko igerileku bat, aldaketarik gabeko metro1eko sakonerarekin eta sartzeko eskailerak eta baranda dituena. Tenperatura 28 eta 29ºC artekoa da.

BAINUETXE – SPA EREMUA

Hidromasajeko ontzia, ur-oheekin, ur-zurrustada zerbikalekin, gerrialdekoekin, ur-jauziekin, jakuzziarekin … 33 eta 34ºC arteko tenperatura (18 urtetik gorakoentzat).

Jakuzzi: burbuila-bankuak eta 33 eta 34ºC arteko tenperatura dituen ontzia

Sauna eta bainu turkiarra

Balneoterapiako eta oin-bainuko dutxak

FITNESS ARETOA

943 m2-ko aretoa, azken belaunaldiko muskulazio eta kardiobaskular-makinekin, easy line zirkuituarekin, berregokitzeko eta birgaitzeko Kinesis gama gunearekin, luzatze-eremu zabala, crosstraining box osoa eta entrenamendu funtzionala erdi estalitako terrazan. Gure teknikariek lagunduko dizute behar duzunarekin.

JARDUERA ARETOA

3 areto gure kirol-programa osoa garatzeko behar den material guztiarekin.

SPINNING ARETOA

Areto espezifikoa 36 bizikletarekin

BEAUTY&SPA

Erlaxatzeko eta zure gorputza zaintzeko espazio esklusiboa. 4 areto eta profesional onenak edertasun eta estetika-zerbitzurik onena emateko.

HAURREN JOLASTOKIA

Jolaserako kaiolak, bolak, psikomotrizitate eta eskulanetarako materiala ditu.

IGERILEKUA ETA KANPOKO EREMUAK

632 m2-ko ur-lamina duen jolas-igerileku handia, 3 jacuzzi txirrista, ur-seta eta beste jolas-elementu batzuekin.

Plisti-plasta egiteko 2 ontzi 3 urtetik beherakoentzat

Jolaserako igerilekua, 476 m2-koa, 1,65 m-ko sakonera maximoa eta 0,85 m-ko gutxienekoa.

78 m2-ko eta 0,5 m-ko sakonerako igerileku ertaina. 10 urtetik beherakoentzat

17.000 m2-tik gorako belardiaz inguratuta

6 erretegi eta askaldegi estalia

Udako kioskoa

PADELEKO PISTAK

6 padel-pista erdi estaliak.

TENIS PISTA

AISIAREAKO GUNEA 

4 saski eta 2 aterekin.

TABERNA – JATETXEA

SOLARIUM TERRAZA

Lasaia eta freskatzeko dutxarekin.

FUTBOL-ZELAIA

Belar artifizialekoa eta 8 aldagela eta harmaila dituen eraikina. Zeharkako 2 zelairekin (7 futbola) eta luzera-zelai batekin.

ALDAGELA HANDIAK

Udarako aldagela gehigarriak.